Mugaldekoak Biasterin

Euskararen Agenda 2012ko irailaren 3a

Edu Zelaieta, Beñardo Goietxe, Raul Garcia eta Mattin Sorzabalbere osatzen dute MUGALDEKOAK taldea. 

Noiz? IRAILAren 13an, ostegunean, 20.00etan

Non? BIASTERIKO zineman

Informazio gehiago: HEMEN

 

Literatura musikarekin uztartzen duen bigarren proiektua du MUGALDEKOAK taldeak. Proposamen honetan datzan ideia nagusia nolabaiteko antologia bat eskaintzea da, guk maite ditugun abeslari, talde (Bob Dylan, Leonard Cohen, Vashti Bunyan, ...) eta zenbait idazleren lanak (Wislawa Szymborska, Nazim Hikmet, Margarita Robleda...) euskarara ekarrita.Antologia izate horretatik datorkio, hain zuzen, izena egitasmoari: munduan ikusitakoa Euskal Herrira ekarri nahi izan dugu; nahiz eta, bidaian, geure pieza, moldapen nahiz ukitu zenbait ere txertatu diren.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago