Hiriburu muskerra

hirinet 2012ko ira. 3a, 11:19
hiriburu-muskerraLizardi poeta izan zen, oker ez banago, gure artean ‘musker’ hitza kolore berdearen gisara zabaldu zuena Bultzi-leiotik izeneko hartan (Oi lur, oi lur… arto musker…). Eta Lizardiz gogoratu naiz Atarian ikusgai dagoen anfibioen eta narrastien erakusketa bisitatzera joan naizenean (lizard ere ingelesez, gainera, horixe baita, muskerra). Lizardiz, eta Maroto alkateaz ere bai.

Izan ere, bertan ikus daiteke musker berde politaren irudia, arrarena eta emearena, beste piztitxo askoren artean. Baina gaztelaniaz bakarrik, horixe nahigabea. Nola esaten da euskaraz sapillo pintojo, culebra de escalera, tritón jaspeado…? Ezin jakin. Biodibertsitatearen ispilua eta eskola izan nahi duen Atarian monokultibo espainoladuna erabili dutelako erakusketa interesgarri honetako hormirudi eta azalpenetan.

Euskararik gabeko Gasteiz ezin da Hiriburu Berdea izan. Gehienez ere hiriburu grisa izango da.

 

Martin Rezola

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide