Mila esker GEU txosnan parte hartu duzuen guztioi!!!

hirinet 2012ko abu. 11a, 11:43

txosna1Gasteizko jaiak amaitu dira, baita GEU elkarteak Matxete plazako txosnan 6 egunez egin duen lana ere. Txosna aurrera eramateko bertan txandak egiten zein modu batez edo bestez lagundu duten lagun guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuen parte hartzea ezinbestekoa izan baita txosnaren funtzionamendua, lankidetza eta giroa ezinhobea izateko. Izugarri polita izan da zuekin batera lan egitea!

Eskerrak ere bertaratu zareten guzti-guztioi! Erakutsi diguzuen harrera onak (eta askotan pazientzia!) gure lana erraztu eta atseginagoa egin du.

Horregatik, eskerrik asko guztioi!!!

 

txosna2txosna3txosna4txosna5txosna6txosna7txosna9txosna8

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide