Olaizola II.a eta Irujo, Gasteizen aurrez aurre

hirinet 2012ko abu. 4a, 13:10
pelota txapelketaAbuztuak 4, arratsaldeko 6ak pasatxo eta ehunka pertsona bilduta Gasteizko txoko ezagun batean. Ez, ez gara Zeledonen jaitsieraz ari. Askoren harridurarako, Andra Mari Zuriaren enparantza lepo egongo den une berean, aurtengo buruz burukoaren errebantxak piztuko du aurtengo jaietako pilota feriaren lehenengo suziri handia.
Gasteiztar askorentzat momentu seinalatua bada ere, pilotalekua betetzetik gertu egongo da seguru asko, aukera bikaina baita mendeku gosez izango den Irujo eta  txapela maila gorenean lortu zuen Aimar aurrez aurre ikusteko.

Banakakoa ez da ordea egungo bi izar handiak lehian jarriko dituen partida bakarra izango, hortik bi egunera (Abuztuaren 6an beraz, eta jada gaueko ordutegian) binakako txapelketaren bigarren finalerdian berriz ere aurka ariko baitira. Goizuetarrak Beroiz izango du lagun, eta iberoarrak Barriola. Lehenengo finalerdia (Abuztuak 5, arratsaldeko 5etatik aurrera) aurrekoa bezain erakargarria da hasiera batean: iazko bikote garailea, Oinatz Bengoetxea eta Begino, Titin III.a eta Zubietaren aurka. Irabazleek titulua Abuztuaren 8an izango dute jokoan. Egitaraua Abuztuaren 7an Aspe eta Asegarce enpresetako pilotarien arteko Ardoaren Desafioak osatuko du, zeinak partidu nagusian Berasaluze VIII.a-Albisu Gonzalez-Merino II.aren aurka jarriko dituen.Osagai egokiak beraz datozen bost egunetan goi mailako pilotaz gozatzeko. Ea ikuskizunak jaia borobiltzen duen.

 

Hibai Martinez

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide