Izan ere, gero eta gehiago dira euskaldunon ataria ezagutzera animatzen direnak. Datuek horrela adierazten dute; apirilaren 19an sareratu zenetik, 12.000 bisita izan ditu GEU elkartearen ekimenak eta denbora honetan erabiltzaileak 32.000 orrialde baino gehiagotan murgildu dira, Hirinet-eko atal desberdinak deskubrituz. Eta ez hori bakarrik. Sare sozialak bidailagun izan ditu Hirinet-ek eta bere oihartzuna zabaltzeko ezinbesteko tresna bilakatu dira. Besteak beste, 500 baino gehiago dira Hirinet-ek Facebook-en dituen lagunak eta egunero gure lana inguruko euskaldunon guztien artean zabaltzen laguntzen gaituztenak.
Horrez gain, 1.600 erabiltzaile baino gehiago dira hilero e-postaz Euskararen Agenda zein Hirinet-eko buletinak jasotzen dituztenak, non Arabako euskarazko ekintza guztien zein webgunean sareratu diren azken momentuko artikuluen berri izaten duten.
Hori dela eta, Hirinet-ek erabiltzaile guztioi eskerrak eman nahi dizkizue, baita Hirinet posible egiten duten kolaboratzaile, parte hartzaile eta laguntzaile guztiei. Mila esker guztioi!