Arte eta Lanbide eskolako Ikus-entzunezko saileko ikasleek 'Resplandor' erakusketa antolatu dute Zuloa aretoan. 2011/2012 ikasturtean zehar egindako lana uztailaren 21era arte egongo da ikusgai Alde Zaharreko erakusketa aretoan. Hirinet-ek Ikus-entzunezko saileko irakasleak diren Piko Zulueta eta Juan Arrosagaray irakasleekin solas egin du bertan.
