Forondaren etorkizuna kolokan da berriro ere

hirinet 2012ko uzt. 10a, 12:03

forondaGauez eta zortzi orduz, horixe da AENAk Forondako aireportuarentzat sinatu duen etorkizuna. Orain arte, egun osoan irekita egoten zen eta hegaldiak jasotzeko 24 orduz prest zegoen. Aditzera eman zutenez, murrizketa abian jartzen dutenean ordutegi berri honek aireportuaren zeregin nagusiari ez dio trabarik egingo.

Hau da, merkantzien garraioak normaltasunez funtzionatzen segituko du, baina azpiegitura soilik gauean eta goizaldean zabaltzera behartuko du.

Neurri berri honek ez du ezustean inor harrapatu. Izan ere, aurretik Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroak bidaiari zirkulazio gutxien zituzten aireportuetan murrizketak egingo zituela iragarri baitzuen. Murrizketa berri hauekin Madrileko Gobernuak iaz bidaiari zirkulazioa txikiena duten aireportuen galerak erdira jaistea da. Guztira, 66 milioiko galerak izan ziren, jakitera eman zutenez. Eta, Forondaren kasuan, azpiegiturak 10,2 milioi galdu zituen.

Orotara, neurria martxan jartzen dutenean, astero 60 orduz egongo da zabalik, egunean zortzi ordu eta erdiz, besterik ez eta bidaiari zirkulazio oparo bat emateko malgutasunik gabe. Gainera, kontuan izan behar da baita ere murrizketa honekin oraingo langile kopuruak behera egingo duela.

Bere aldetik, Arabako Aldundiak hegaldi merkeak erakartzeko lanean diharduela dio eta murrizketa honen berri izan eta egun batzuk beranduago, uda ostean lehiaketa zabalduko duela iragarri zuen. Kostu baxuko enpresak erakarri nahi ditu Diputazioak, baina nola egingo duten ez dute oso argi utzi. Izan ere, ordutegiaren aldetik zuten malgutasuna zen enpresak erakartzeko zuten indargunerik seguruena, orain desagertuko dena. Forondako aireportuak azken hogei urtetan bidaiariak galtzen joan da gutxinaka-gutxinaka. Orain ia sei urte lehenago hegaldi merkeetako enpresa batekin sinatuko akordio baten bidez egoerak hobera egin zuen, baina hori urtebeteko oparotasuna izan zen bakarrik.


Zuriñe Etxeberria

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide