SARIAK
1. ARTIUM saria: DIANA Lomography argazki kamara + osagarriak
Argazki berezienari saria, ARTIUMeko dendaren eskutik
2. Liburu eta disko sorta
Jasotako argazki guztien artean zozketatuko da
NOLA, NORA, NOIZ
Argazki guztiak JPG formatuan bidali behar dira erredakzioa@hirinet.net helbidera. Epea, irailaren 6a.
Partehartzaile bakoitzeko gehienez bi argazki bidal daitezke.
Laguntzailea

Uda heldu da eta honekin oporrak, aisia, hondartza, mendia, bidaiak, familia, lagunak… Finean, argazkiak egiteko garai aproposa! Hori dela eta, Hirinet-ek, Artiumen laguntzaz, UDAKO ARGAZKI-LEHIAKETA jarri du abian eta zure kamerak harrapatzen dituen irudi berezi, harrigarri eta polit horiek jasotzeko irrikatan dago. Heltzen zaizkigun irudi guztien artean zozketa bat egingo dugu eta argazkirik politena sari berezia jasoko du.