'Kutsidazu bidea, Ixabel' filma

hirinet 2012ko eka. 29a, 11:30
Kutsidazu-Bidea-Ixabel-001Joxean Sagastizabalen liburu ezagunean oinarritutako film honek Juan Martinek herri euskaldun txiki batean igaro zuen uda eta bertan bizi izan zituen gorabehera ahaztezinak kontatzen ditu.

Juan Martin hogei bat urteko mutil donostiar bat da, eta zenbait urtez euskaltegian euskara landu ondoren, giro euskaldun jator batean murgiltzea erabakitzen du, euskara hobeto ikasteko, batik bat.

Bada, herri txiki bateko baserri batean igaroko du uda, baserrian lan egiten, erabat arrotza zaion giro baserritarra ezagutzen eta herriko udako eskolan euskara ikastaro trinko bat egiten.

Han, familia xelebre batekin egingo du topo, eta berehala maiteminduko da alaba nagusiaz, Ixabel xarmagarriaz, alegia, baina Ixabelek badu mutil-lagun bat, Anjel Mari, goapoa eta pilotaria, gainera, eta haren ondoan, Juan Martin koitaduak kaiku samarra ematen du beti.

Eskolako ikaskideak ere oso xelebreak dira, bakoitza jatorri, nortasun eta maila oso desberdinekoa, eta denen artean oso talde bitxia osatuko dute.

Pertsonaien arteko harremanak, herriko festak, baldintza, bikien zurrungak, hizkuntzarekin lotutako arazoak eta oztopoak, apustuak... Pelikula dibertigarri honek ordu eta erdi atsegina pasatzeko aukera ematen du.


FITXA TEKNIKOA

Izenburua: Kutsidazu bidea, Isabel

Urtea: 2005

Iraupena: 97

Generoa: Komedia/Maitasuna

Zuzendaria: Fernando Bernués, Mireia Gabilondo,

Aktoreak: Ainere Tolosa, Aintzane Zigordia, Ana Elordi, Anjel Alkain, Asier Hormaza, Egoitz Lasa, Iñake Irastorza, Iñaki Zapirain Retegi, José Ramón Soroiz, Joseba Apaolaza, Lierni Fresnedo, Maite Arrese, Mikel Losada, Mireia Gabilondo, Sara Cortázar, Xabier Zapirain Retegi,


Pelikula ikusteko, egin klik  hemen.

 

Regi Larrucea

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide