Antolatzaileen esanetan, “alaitasunezko egun” hau, kolektibo hauen eskubideei eusteko borroka egun bat ere bada. Besteak beste, EHGAM taldea Euskal Herriko kale eta plazetara aterako da; lesbiana, gay eta transexualen elkarterekin, lesbo-homoparental familiekin, gay, lesbiana eta transexualen gurasoekin eta hiesaren aurka borrokatzen ari diren taldeekin, besteak beste. Izan ere, sexualitatearen askapena “pertsona guztien kontua” dela nabarmendu du EGHAM mugimenduak eta hori dela eta herritar guztiak “kontzientzia hartzera” gonbidatzen dituzte, sexofobiaren aurkako borrokan denok bat egin dezagun.

Gaur ekainak 28 lesbiana, gay, bisexual eta transexualen eskubideen nazioarteko eguna da eta hamaika dira egunean zehar gauzatuko diren ekintzak, non transexualen, bisexualen, lesbianen, gayen eta queer-en sexu askapena aldarrikatuko den.