Ezagutzen duzu Ulibarriren Gutun Liburua ? Azken orriak bere sorterriari, Okondori, dedikaturik daude: bertan udalerrian zehar sakabanaturiko auzoak, baserriak eta beraien euskal izaera deskribatzen ditu.
"Ocondoco gendia da euscaldun bere isaitia"
Parte hartu nahi duzu? Idatzi e-posta honetara: okondokulturala@gmail.com
Antolatzailea: Euskara Arloa- Okondoko Udala
Okondoko gazteek Jose Pablo Ulibarriri buruzko erreportaia prestatuko dute uda honetan. Zertarako? Okondar guztiok hobeto ezagutzeko nor izan zen eta zer egin zuen euskeraren alde.