Honek, nola ez, lan handia eskatuko du. GEU elkartean dagoeneko horretan gabiltza baina zuen laguntza ezinbestekoa da. Txosnaren ordutegia betetzeko lan txandak antolatu ditugu eta horietakoren batean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Biziki eskertuko du GEU elkarteak eta euskarak zuen laguntza!!!
Lanerako prest baldin bazaudete, hau da, txandaren bat betetzera animatzen bazarete ondoren aurkezten dizuegun egutegian aukeratu hobekien datorkizuen ordua eta eguna. Ondoren geutxosna@gmail.com helbidera idatzi, eguna, ordua eta pertsona kopurua zehaztuz eta kontakturako izen eta telefono zenbakia adieraziz.

Era berean, edozein zalantza izanez gero helbide horretara bertara zuzen zaitezkete.
Aldez aurretik eskertzen dugu zuen laguntza eta parte hartzera animatzen zaituztegu!
Aurtengo Gasteizko jaietan GEU elkarteak izango du Matxete plazako txosnaren kudeaketa. Aukera ezinhobea izango da elkartea ezagutarazteko, ekimen ezberdinak garatzeko finantzazioa lortzeko eta, azken batean, euskararen inguruan mugitzen garenok elkar ezagutu eta jai giroan tarte on bat pasatzeko.