Arabatik mundura, Nazioarteko Lankidetzako I. arabar foroa

hirinet 2012ko eka. 26a, 10:45

Euskadiko GGKE koordinakundeaOngi dakigun bezala, gaur egungo egoera ekonomikoak eta erakundeek defendatzen dituzten politikek arrisku larrian jarri dute urtetan Araban landu den garapenerako lankidetza politika.

Euskadiko GGKEen Koordinakundean uste dugu ezinbestekoa dela balioan jartzea garapenerako lankidetza deszentralizatu publikoko politika bat, lankidetzako eragile guztien artean diseinatutako ereduari jarraituko diona.

Euskadin hainbat esperientzia positibo daude, agerian uzten dutenak krisi garaian ere defenda daitezkeela elkartasun eta justizia sozialeko irizpideak.

Gai honen inguruan gogoeta egiteko eta esperientzia eta jardunbide egokien trukea abiapuntutzat harturik, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak ARABATIK MUNDURA nazioarteko lankidetza I. arabar foroa antolatu du. Ekitaldia Gasteizeko Montehermoso Kulturunean izango da (Ortuño aretoa) ekainaren 27an arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Horretarako, zenbait euskal erakundeen ordezkarien parte-hartzea izango dugu, beste lurralde batzuetan modu egokian garatzen ari diren garapenerako lankidetza ereduak partekatzeko. Horrez gain, beste pertsonen parte-hartzea izango da ere: José Ángel Cuerda, Gasteizko alkate ohia eta Elo Mayo, Gizarte Kontseiluaren lehendakariordea, besteak beste.


arabatik-mundura

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gonbidatuak

Eusko Jaurlaritza: Marta Ares (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria)

Bilboko Udala: Miguel Pérez (Garapenerako Lankidetza Sailako burua)

Donostiako Udala: Jon Albizu (Gizarte Ongizateko, Lankidetzako eta Mugikortasuneko zinegotzia)
Bizkaiko Foru Aldundia: Xabier Legarreta (Berdintasunezko zuzendari nagusia)
Gipuzkoako Foru Aldundia: Arantzazu Santos (Nazioarteko lankidetzako zuzendaria)

 


Egitarau osoa HEMEN ikus dezakezu

 

Euskadiko GGKEen Koordinakundea

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago