EUSKARAK 365 EGUN ekimena Gasteizen

hirinet 2014ko aza. 28a, 01:00

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna dela kontuan hartuta, gure hizkuntzaren egunerokotasuna aldarrikatzeko kanpaina bateratua jarri du martxan bigarren urtez Euskaltzaleon Topaguneak.

Gasteizen hainbat eragilek bat egin du ekimen honekin, GEU elkarteak koordinatuta. Besteak beste, EUSKARAK 365 EGUN lelodun 1000 karteletik gora eta 6000 pegatina banatuko dira eta programazio kulturala anitza antolatu da Gasteizen hurrengo egunotan. Abenduaren 3an, esaterako, ALEA Arabako astekari berriaren banaketa masiboa egingo da.

 

EUSKARAK 365 EGUN Gasteizko dinamikan parte hartu dute: 

Sarburu Elkartea, Zagalbanako Euskara Batzordea,  IKA, AEK, Armentia Ikastola, Toki Eder Ikastola, Olabide ikastola, Zabalgana eskola, Odon de Apraiz ikastetxea, Ikasbidea ikastola, Ekialdea institutua, GEU elkartea, Topagunea

 

www.365egun.eu

 

Informazio gehiago: 945222153 / 688819118 / geuelkartea@grn.es

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide