Gasteizko Irakurle Kluba, "Martutene" Ramon Saizarbitoria

Euskararen Agenda 2012ko eka. 25a, 12:28

Gasteizko Irakurle Kluba: "Martutene" Ramon Saizarbitoria

Noiz? EKAINAren 28an, ostegunean, 20.30ean

Non? IGNACIO ALDECOA kultura etxean

Antolatzaileak: GEU elkartea eta AFA

Ramon Saizarbitoria, "Martutene"

Dadoa zenbait aldiz jaurti ondoren, bosta atera da: Julia, Martin, Pilar eta Abaitua dira lau kantoietako puntuak; erdikoa, Lynn. Julia itzultzailea da, Martin, idazlea; Pilar eta Abaitua medikuak. Berriro osatzeko (edo desegiteko) prozesuan dauden bi bikote. Horretan, neska amerikar bat agertzen da haien bizitzan; soziologoa da, Max Frischen eleberri bateko protagonistaren izena du. Lynnek ez du nahi, baina aspalditik lokartuak zeuden harreman haien zimenduak astinduko dituzten erreakzioak abiaraziko ditu haiengan: alaitasuna, desira eta bizi berri bati ekiteko poza eta ilusioa.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago