Bere apalean, ikaragarria da. Aihotz Plazatik Gasteiz erdiraino jaitsi dute euskara, konplexurik gabe, bide batez ikuskizun polita eskainiz. Ekintza ludikoa, berez euskaraz egitea helburu ez duena, dantzaz gozatzea baizik. Eta horrek balio bikoitza du. Batzuetan ez da inbertsio handirik behar euskara zabaltzeko.
Adin guztietako jendea, adi-adi azalpenei, eta mikrofonoetatik erdaraz hitzik ez. Euskarak irabazi duen txoko bat. Zer diot, ‘txoko’?!, plaza handi bat! Euskararentzako espazio bat, era naturalean sortua.
Agian ez dira beren oratoriagatik Euskaltzaindian akademiko sartuko, baina hirukoteak sekulako meritua du (eta akaso ziurtagiri bat edo beste ere bai).
Biba larrain-dantza!
Martin Rezolak bidalia
Gaur, ostiralero bezala, Dantza Plazan erakutsiko dute Musikaetxekoek. Gaurkoa Judimendi auzoko Sefarad plazan izango da, San Joaneko jaiak direla eta. Hala ere, normalean Espainia Plazan egiten den ekintza dugu. Ekitaldia Aizkoa, Elena eta argazkiko Jonen eskutik joan ohi da.