Irudi txokoa, ARMADILLO

Euskararen Agenda 2012ko eka. 21a, 12:18

ARMADILLO, Janus Metzen dokumentala (Irudi Txokoa - Filmazpit Gasteiz)

Afganistan-eko gudan daniar soldaduei buruzko dokumentala

Noiz? EKAINAren 22an, ostiralean, 19.00etan

Non? IGNACIO ALDECOA kultura etxean

2009ko otsailean, daniar soldadu gazte batzuk, Janus Metz dokumentalistak eta talde txiki batek lagunduta, haien aurreneko misioa betetzera bidali dituzte: Armadillo kanpamentua, Helmand probintzian, Afganistanen, talibanen posizioetatik kilometro eskas batera. Bertako biztanleei laguntzeko daude han; egoera konplikatzen hasia denean, ordea, soldaduak zinikoago bihurtzen dira, lurralde harekin eta hango biztanleekin ia batere zerikusirik ez dutela jabetu ahala. Etsipena, paranoia, mesfidantza, alienazioa... dira han egingo duten sei hilabeteko egonaldiak eragindako sentimenduetako batzuk. Armadillo XXI. mendeko soldadu baten adimenera egindako bidaia berezia da baita zentzurik ez duen gerra baten kontakizuna ere, taliban talde batekin izandako tiroketa batean soldadu batzuen jarreraren ondorioz euren herrialdean izugarrizko polemika sorrarazi zuen gerrarena.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago