Gasteizko Udalak ez du Bertsoaren Saltsan bertso-eskola finantziatuko

hirinet 2012ko eka. 20a, 12:05

3696_Araba-BertsozaleBERTSOLARITZA, “EKINTZA EXOTIKOA”

Gasteizko Alkate Jaunari:

Argi dago gure alkate jauna gezurretan ari dela “euskara ez da ukitzen” esaten duenean.

Errealitatea guztiz desberdina dugu. Zur eta lur geratu gara, Udalaren eskaintza kulturalaren berri izan dugunean, eta bertan, euskara hutsean egiten den ekintza bakarra, “Bertsoaren saltsan”, ezabatua ikustean. Bakarra esaten dugu, zeren eta euskaraz egiten diren  beste ekintza guztiak, gaztelerazko baliokidea dute.

Alkate jaunak ekintza exotikoak kentzeko asmoa azaldu zuen. Izango ote da bertsolaritza “ekintza exotikoa” dela? Erabaki hau oso larritzat hartzen dugu, euskal kulturaren aurka doala iruditzen zaigulako. Gure desadostasuna adierazten diogu Udalari eta erabakia bertan behera utzi dezala exijitzen diogu.


Sinatuta: Ainara Balantzategi Ibargoitia, Bertsoaren Saltsan bertso-eskolako 7 kide eta Arabako Bertsozale Elkartea

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago