Twitter, euskaraz

hirinet 2012ko ekainaren 20a

twitter euskarazUztailaren 5etik aurrera, euskaldunek Twitterraren interfazea, Beta Bertsioan, euskaraz jartzeko aukera izango dute, sare sozialak iragarri duen moduan.

Euskarazko bertsio hau erabiltzaileek berek ahalbidetu dute, joan den maiatzean Twitterrek edukiak euskaratzeko laguntza eskatu baitzuen. Itzulpen lanak amaituta, euskaraz tuiteatzen duten 7.000 erabiltzailek baino gehiagok interfazea euren hizkuntza jartzeko aukera izango dute. Datuen arabera, sare sozial honetan erabiltzen diren eremu urriko hizkuntzei dagokienez, euskara da, Haitiko kreoleraren ondoren, Twitterren gehien erabiltzen dena. Oraingoan, euskara ez ezik, katalanak, afrikaansak, txekierak, grezierak eta ukrainerak ere interfaze propioa izango dute uztailetik aurrera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago