Eta ez da gutxirako. Erabiltzaile askok eta sareko komunikabide gutxi batzuk, Zuzeu orainkaria barne, Arabako euskararen egun handi honen berri emateko Twitter-eko unean uneko kontakizun gehienak gazteleraz izan zirela salatu dute. Begira ezazue, bestela, #arabaeuskaraz hastag-a. Nola da posible horrelako ekimen honen berri emateko aldarrikatzen den hori ez erabiltzea?
Saioa Fdz. de Arangiz
Araba Euskaraz biharamuneko egunean hedabide gehienek euskararen egunak izan zuen arrakastaz hitz egiten dute. Eguraldi ona lagun, milaka izan ziren Bastidara bertaratu zirenak. Izan ere, egun azken orduko informazioaren igorle zorrotzak diren sare sozialak oso bestelako mezua zabaltzen ari dira gaurkoan. 