Mari Domingik Olentzeroaren desfilean parte hartuko du aurten

hirinet 2014ko azaroaren 26a

Gabonetako egitaraua kulturala aurkeztu du Gasteizko Udalak.

Aurtengo programan dagoen berritasun nabariena Mari Domingi Olentzeroren desfilera gehitu dela da. Olentzero abenduaren 24an helduko da Gasteizera, goizeko 11.00etan. Goiz osoa emango du Udaletxean eta nahi dutenak bertara gerturatu daitezke, Olentzerori gutuna ematera.

 

Arratsaldean Olentzeroren desfilea ospatuko da; 18:00etan hasiko da Iparralde Gizarte Etxean  eta hurrengo ibilbidea egingo du: Iparralde Gizarte Etxea, Legutianoko Ataria Kalea, Frantzia Kalea, Bakea Kalea, Olaguibel Kalea,  Plaza Berria.

 

 

 

Bertan erraldoiak, buruhandiak, galtzagorriak eta Gargantua egoteaz gain, Olentzeroa eta Mari Domingi ere egongo dira. Izan ere, Mari Domingi eta Olentzeroa desfilearen lehenengo karrozan joango dira. 375 parte-hartzaile egongo dira orotara.

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago