Fruta, euskaraz, gozoago

hirinet 2012ko eka. 7a, 12:58

sagarrak

SARRERA ONTZIA


Fruta, euskaraz, gozoago

Halaxe da. Lehengoan egiaztatu nuen, Adurtza inguruan Frutas Iñaki izenekoan sartu nintzenean.

Ba omen ditu lauzpabost saltoki Gasteizko auzoetan, eta guztietan etiketak elebitan jarrita daude. Bada zerbait, gutxienez hizkuntza paisaia zaintzea.

Harrigarria da, baina batzuetan errespetu eta sentsibilitate gehiago erakusten dute dendari txikiek merkataritzagune handiek baino.

Proba ezazu zeuk ere. Frutak, euskaraz, zapore gozoagoa du.

fruta-euskaraz

Martin Rezolak bidalia.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago