Hizkuntza ekologia eta iraunkortasuna

Euskararen Agenda 2012ko eka. 7a, 11:51

hizkuntza ekologia

Hizkuntza ekologia eta iraukontarsuna, jardunaldia

Noiz? EKAINAren 14an, ostegunean, 10.00 - 20.00

Non? GOIURI JAUREGIAN

Hizlariak: Belén Uranag, Xabier Erize, Albert Bastardas eta Iñaki Martinez de Luna

Egitaraua: HEMEN

Izena emateko: HEMEN

HIZKUNTZA EKOLOGIA ETA IRAUNKORTASUNA

Vitoria-Gasteiz 2012ko Hiriburu Berdea da. Hiria ahalegintzen ari da ekologiarekin eta iraunkortasunarekin konpromisoa zabaltzen eta sendotzen. Horrek aukera ezin hobea ematen digu hizkuntza ekologiaren (Haugen, 1972an) eta hizkuntza iraunkortasunaren (Rioko goi-bilera, 1992) kontzeptuak ezagutarazteko, horietan sakontzeko eta hirirako proposamenak egiteko, gure hizkuntza errealitatea abiapuntu.

JARDUNALDIA

EGUNA: 2012ko ekainaren 14a

TOKIA: Goiuri jauregia

Sarrera doan aretoa bete arte

Aldi bereko itzulpen zerbitzua euskaratik gaztelaniara

IZENA EMATEA

Jardunaldia doakoa da. Aldez aurretik izena eman behar da: HEMEN

EGITARAUA

10:00 EKOLOGIA BIOLOGIKOA ETA HIZKUNTZA-EKOLOGIAREN ARTEKO JOAN-ETORRIAK

Belén Uranga. Soziolinguistika Klusterra.

10:45 HIZKUNTZA EKOLOGIATIK IRAUNKORTASUNERA

Xabier Erize. Soziolinguista.

11:30 ATSEDENALDIA-KAFEA

12:00 EKOLOGIATIK HIZKUNTZA IRAUNKORTASUNERA: MARKO TEORIKOTIK PROPOSAMEN PRAKTIKOETARA

Albert Bastardas. Bartzelonako Unibertsitatea.

16:00-18:00 GASTEIZ VS. EKOGUNEA

Iñaki Martínez de Luna. EHU.

MAHAI INGURUA

Belén Uranga, Xabier Erize, Albert Bastardas, Iñaki Martínez de Luna, Rober Gutiérrez (Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea). Bertaratutakoen parte-hartzea.

INFORMAZIOA: 945 161588

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago