Gasteiz bere bizilekutzat hartu zuen urretxuar honek irakaskuntza du lanbidea; baina, orain dela hilabete batzuk motxila hartu eta bidaiatzeri ekin zion. Ekuadorretik erantzun dizkio Hirinet-ek egindako galderei …
Noiz eta nola ikasi zenuen euskara?
Euskaldun-zaharra naiz.
Noiz hasi zinen mintzalagunean?
Duela 2 urte.
Zer esango zenuke zure mintzalagunen inguruan?
Talde ederra!, oso pozik nago.
Zer ematen dizu bidaiatzeak?
Bizipen asko eta irakaspen piloa.
Esaldi batean nola laburtuko zenuke orain arte bidai honetan zehar bizitakoa?
Esperientzia izugarria da mundua ezagutzea, asko aberasten du pertsona.
Zein da bisitatu duzun lekurik politena/atseginena? Zergatik?
Machu Picchu magikoa da, natura, historia, kultura eta mistizismoa dena biltzen du leku horrek. Zirrara berezia sentitu nuen.
Nora ez zinateke joango?
Leku guztiek merezi dute bisita bat egitea, nahiz eta batzuk gehiago estimatu.
Eta nora itzuliko zinateke berriro?
Hegoamerikak badu zerbait berezia, bizitza ondo bizitzen dakite.
Gasteizko zer edo zer faltan botatzen duzu?
Lagunak batez ere, bertso giroa eta elkarteko afariak.
Zer baloratzen duzu gehien zuregan?
Dudan abentura espiritua.
Egunkari bat?
Berria.
Liburu bat?
Aldous Huxleyren ‘Mundu zoriontsua’.
Filme bat?
Mistic River
Musika talde bat?
Itoiz
Zer da Gasteizek duen onena eta txarrena?
Onena, hiriaren abantailak eta natura eskura dagoela eta txarrena negua.
Gasteizko txoko bat…
Judimendi auzoa.
Euskaraz bizi daiteke Gasteizen?
Lagun eta talde egokiak topatuz gero, ez guztiz baina bai maila handi batean.
Amets bat?
Euskal Herri %100 euskalduna.
EUSKALTASUNEAN LAGUN