BI ETA BAT telesaila

hirinet 2012ko eka. 1a, 13:40

bi-eta-bat-txikiIKUS-ENTZUNEZKO PROPOSAMENA

Joan zen urtarrilean Euskal Telebistaren arduradunek jakinarazi zuten Bi eta Bat telesail mitikoaren atal berriak prestatzen ari zirela 2012ko udaberrirako. Saioak harrera bikaina izan zuen ikusle euskaldunen artean 90eko hamarkadan, eta, duela hilabete batzuk, ETB1ek proiektua berreskuratzea erabaki zuen.

ETB1en historiako telesailik arrakastatsuenetako bat da (Jaun eta Jabek eta Goenkalek baino ez dute gainditu hogei urteotan), eta joan zen asteko asteazkenean ikusi ahal izan genuen denboraldi berriko lehenengo atala. Telesailak oso ikusle-kuota onak lortu zituen bai lehenengo astean, bai bigarrenean, eta, horri esker, azken hogei urteotan Euskal Telebistak ekoitzi duen fikziozko telesaio baten aurkezpenik arrakastatsuenetako bat izatea lortu du.


Duela bi hamarkada, pisua konpartitzen zuten hiru gazte ezkongaberen abenturak kontatzen zizkigun astero; eta, beno, normalean, Jaione eta Idoia Joxe Lontxoz aprobetxatzen saiatzen ziren, eta horrek atal berri bakoitzean endredo ero berrietan nahasten zituen.


bi-eta-batBi eta Bat garai batean erabili zuen formula berarekin itzuli da. 21 urte igaro dira Jaione, Joxe Lontxo eta Idoia estreinakoz elkarrekin bizitzen hasi zirenetik, eta, jakina, orain gure hirukote aparta ez da hain gaztea, eta bi hamarkada hauetan beren bizitza asko aldatu da, elkarrengandik aldendu egin dira, familia izan dute... Baina azkenean, krisiaren ondorioz nahiz bizitzaren gorabeherak direla-eta, berriro ere elkarrekin bizi behar dute.


Elena Iruretak, José Ramón Soroizek eta Ane Gabarainek hirukote bikaina osatzen dute, eta telebistan proiektu batean elkarrekin lan egiten duten guztietan izaten da atsegina emaitza ikusteko aukera izatea.

 

Non: ETB1

Noiz: Asteazkenetan, 22:00etan


Egilea: Regi Larrucea

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago