‘ARABAKO IDEIA LABORATEGIA’, maiatzaren 26an, larunbatean, Espejon

hirinet 2012ko mai. 25a, 11:21
arabako-ideia-laborategia-b-4Arabako Foru Aldundiak eta Kuadrilletako Euskara Teknikariek ‘Arabako Ideien Laborategia’ egun osoko egitaraua antolatu dute. Helburua Araban euskalgintzan lanean ari direnen praktika onak bildu, eta ezagutaraztea da.

“Nola berreskuratu galtzear egon den hizkuntza bat?”. Galdera hori egiten dio bere buruari behin eta berriz euskararen normalizazioan lanean ari denak, eta erantzun irmo bat ematea ez da askotan erraza izaten. Gainera, V. Inkesta soziolinguistikoan aurreratutako datuek kolokan jartzen dute erantzunaren irmotasuna: ezagutzan datuak gero eta hobeak dira, gero eta jende gehiagok daki euskaraz, baina erabileraren datuek ezinegona sortzen dute…

arabako-ideia-laborategia-b-4Erabilera hazteko helburuarekin, Arabako euskalgintzak era guztietako ekimenak jarri ditu martxan, eta asko eta asko arrakastatsuak izan dira. Ekimen horietako batzuk biltzeko eta ezagutarazteko helburua du “Arabako ideia laborategia” jardunaldiak. Iñaki Martinez de Lunak eta Miel Anjel Elustondok parte hartuko duten mahai-inguru bat izango du abiapuntutzat, eta ondoren aurkeztuko dituzte, besteak beste, Kanpezuko XVII. Mendea elkarteak, Barrundiako Garaion elkarteak beren proposamenak. Hirinet bertan izango da bere egitasmo multimedia azaltzeko eta, Hala Bedi eta aiaraldea.com bezalako komunikabideekin batera, komunikazio tailerra egingo du. Bukatzeko, bertso afari bat egingo da Erriberako Antezanan, Iñurrita elkartean, Igor Elortza eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin.


ANIMATU ETA PARTE HARTU!

 

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide