Hortaz, hiria helmuga turistiko moduan sustatuko duen tresna baliagarria izango da gida hau. Tamalez, ‘akats’ txikia topatu diote dagoeneko sare sozialeko erabiltzaileek. Izan ere, bertakoekin komunikatzeko agertzen diren ‘esaldi erabilgarrien’ artean hauxe ikus daiteke.

Gasteizek bere Lonely Planet gida izango du, non hiriak gune turistiko bezala bidaiariari eskaintzen dizkion txoko interesgarrienak azalduko zaizkion. Mundu mailako bidaiatzeko gidarik ospetsuenetarikoen artean kokatuta, gida honek Gasteizko gastronomia, kultura, ondarea eta ingurugiroarekiko konpromisoa hartuko ditu oinarritzat, 144 orrialdeetan zehar bidaiariak hiria egun gutxitan deskubritu dezan.