LAUDIO: Euskara beka 2011/0212

Euskararen Agenda 2012ko maiatzaren 4a

Aurten ere, onartu berri dira euskara ikasteko laguntzak, 43.300 euroko aurrekontuarekin. Ezaugarri nagusiak hauexek dira:

= Ikasle guztiek dute diru-laguntza bat eskuratzeko aukera.

= Laudion erroldatutakoentzat, euskaltegi homologatu batean egindako ikastaroak baldin badira eta asistentzia eskola orduen %85etik gorakoa bada.

= 2011/12 ikasturterako, 2012ko udako ikastaroetarako eta 2012ko aitita-amamentzako ikastaro berezietarako.

= AURTENGO BERRIKUNTZA: baldintzak betetzen dituztenei matrikularen %50 (edo, eskaera kopuruaren arabera, proportzionalki urritutako kopurua) itzuliko zaie. Ikastaroak iraun duen bitartean, egunen erdian edo gehiagoan langabezian egon direnei %75 (edo, eskaera kopuruaren arabera, proportzionalki urritutako kopurua) itzuliko zaie.

Xehetasun osoz jakiteko (eskaerak aurkezteko epeak!!!), sakatu honen gainean eta BEKA DEIALDI ETA OINARRIAK jasoko dituzu. Eta euskara ikasten bazaude, har ezazu ESKABIDE ORRIA.

Euskara ikasteko beka deialdia hau Laudio Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien aldeko botoaz onartu da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago