Arriya- La Piedra pelikula

hirinet 2012ko mai. 2a, 10:30


arriya-la-piedraLan pertsonala eta ilusio eta ahalegin handiarekin aurrera eramana

Euskal Herriko mugako herri batean, aspaldidanik ongi konpontzen ez diren bi familiak apustu bat egin dute eta apustu horrekin obsesionatuta bizi dira. Dena jokatu dute, eta bietako batek guztia galduko du. Erronkaren presio hori oso astuna da batzuentzat zein besteentzat. Giro itogarri horretan, pelikulak hiru gazteren maitasun-istorioa kontatzen du. Zoriontsu izaten saiatzen dira, baina beren inguruaren inertziaren kontra borroka egin ezinik eta ihesbiderik ez dutelakoan, denborak eta bizitzak ihes egiten diete…

Alberto Gorritibereak Eutsi! filmarekin debutatu zuen 2007an. Hala ere, ‘Arriya’ du bere lehenengo lana; izan ere, zuzendariak aurrekoa “enkargu bat bezala” sentitzen omen du eta pelikula hau, aldiz, urte luzez gauzatu nahi izan duen proiektua da.

Aipatzekoa da, besteak beste, filma prest izateko ia astirik gabe aurkeztu zuela Malagako zinema-jaialdian eta bost sari lortu zituela (besteak beste, musikarik onenarena eta emakumezko aktorerik onenarena —Begoña Maestre—).

Zumaian eta Zestoan euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez grabatu zen pelikula honetan, telebistako aurpegi ezagun ugari ikus ditzakegu telesaioetan izan ohi duten roletatik kanpo, hala nola, Iban Garate, Egoitz Lasa, Ramón Agirre, Iñake Irastorza eta Ainere Tolosa.

Ordu eta erdi libre duzula eta ez dakizula zer egin? Alberto Gorritiberea zinemagile gasteiztarrak iaz zinemetan aurkeztu zuen lan bikainaz dohainik gozatzeko aukera duzu ‘Zinema euskaraz’ kanpainari esker EITBko web gunean


FITXA TEKNIKOA

Izenburua: ARRIYA-La piedra

Zuzendaria: Alberto J. Gorritiberea

Urtea: 2011
Iraupena: 90 min.
Generoa: Drama
Aktoreak: Iban Garate, Sara Casasnovas, Begoña Maestre, Ramón Agirre, Iñake Irastorza, Kandido Uranga, Joseba Apaolaza
Web gunea: www.arriya-lapiedra.com

 

2012/05/02

Regina Larrucea Aransolo

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide