Gastrofilia, gastronomia jardunaldi alternatiboak Gasteizen

hirinet 2012ko api. 23a, 13:17

Portada eskuorri ona-1Gaurtik hasita eta osteguna bitartean, hiria gastronomia alternatiboaren gune bilakatuko da, Food for Freedom elkarteak antolatu dituen Gastrofilia jardunaldi alternatiboei esker. Asmoa argia da; kulturan gizartearen parte-hartze aktiboa sustatzea, konkretuki, gastronomian. Horrela, plazer honetaz gozatzeko gonbidapena luzatzen du ekimen honek, modu herrikoi eta parte-hartzailean, kultura aktiboaren alde elkarlanean, eralketa eta elitismoa baztertuz.

Izan ere, egunotan ere Zaldiaran Jatetxeak antolatutako Egile Sukaldaritzako Kongresu Nazionaleko XVIII. edizioa ospatzen ari da, Gastrofiliako antolatzaileen esanetan, “nazioarte mailan garrantzia handikoa baina gutxikoa gasteiztarren artean”. Hori dela eta, jardunaldi berritzaile hauek aipatutako Egile Sukaldaritzako Kongresuari kritika egiten diotela aitortu dute antolatzaileek, euren asmoa arabar guztiak gastronomiaz gozaraztea izanik. Gastrofiliako antolatzaileen arabera, gutxi batzuei zuzendutako Zaldiaran Jatetxearen ekimenak erakunde publikoetatik 350.000 euroko diru-laguntza jaso duen bitartean, Gastrofiliak ez du laguntza publikorik jaso.

 

Programa zabala

Sukalde gasteiztarren artean kalitatea badagoela agerian utzi nahi duen ekimen honek ekintza anitz eskainiko ditu aste osoan. Besteak beste, jardunaldiei hasiera emateko Pintxo-Kalegira aterako da Gaztetxetik, musika eta janaria, beraz, programaren filosofia kalean zehar zabaltzeko. Bihartik aurrera, gastronomiaren inguruko hitzaldiak, kontzertuak, erakusketak eta dastatzeak nagusituko dira hiriko kaleetan. Hizlarien artean, Luis Ángel Plágaro, Simón “Parral”, Edorta Lamo (A Fuego Negro), Xabier Gutierrez ( Arzak Laborategia) edo Juan Gil (Mesón Erausqyn) aurkitzen dira.


Hemen daukazu programa osoa:


 

gastrofilia ona1

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide