Euskaraz bizitzera goaz!

hirinet 2012ko apirilaren 17a

Noiz? APIRILAK 21, LARUNBATA, egun osoa
Non? FORU PLAZAN
Zer? Kalejira, Gasteiz Kantuz, haurren txokoa, bertsoa, dantza, mintzodromoa, bakarrizketak, jaia... eta manifestazioa!

euskaraz_bizitzera_goaz_3 (2)Gasteizko euskalgintzaren eskutik, Euskaraz Bizitzera Goaz! eguna ospatuko da larunbatean eta asko izango dira Foru Plazan eta erdialdean antolatu diren ekintzak. Goizean pala eta esku pilota partidak izango dira eta eguerdian, aldiz, euskal dantzak. Mintzodromoa eta bakarrizketak arratsaldean egongo dira eta 19:00etan, Andra Maria Zuritik abiatuta, “Euskaraz bizitzera goaz” leloarekin manifestazioa ospatuko dugu. Egunari amaiera emateko, gaztetxean festa prestatu dut. Bada garaia, ez dago aitzakiarik, bizi gaitezen euskaraz, lagundu diezagutela euskaraz bizitzen. Animatu zaitez!

goazen

 

 

Hemen daukazue EUSKARAZ BIZITZERA GOAZ!- en abestitxo bat!

{mp3}Jon Dalton - Euskaraz bizitzera goaz{/mp3}


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago