Adiorik ez, Ainhoa

hirinet 2012ko apirilaren 18a

Hainbat urtetan GEU Elkarteko koordinatzailea izan dugun Ainhoa Arriagak, bide berriak urratu nahirik, bere lanpostua  uztea erabaki du. Horregatik martxoaren 28an merezi duen agurra egin genion Zuzendaritza Batzordeko eta Egitasmo Komunikatiboaren Batzordeko kideek. Agurraren parte bertso hau ere izan zen:

Doinua: “Zeru altuan”



ADIORIK EZ, AINHOA

Hainbat urtetan ibili zara

gure artean lanean,

indar itzela jarria duzu

gure GEU zutik jartzean.

Pena handia hartua dugu

orain zu zoazenean,

beraz, betiko egongo zara

GEUkideen bihotzean.

 

Egilea: Xabi Rico

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago