Txisteak

hirinet 2012ko apirilaren 18a

Aita Santuaren meza


Hiru urteko ume baten ateraldia. Aitarekin meza entzuten ari zen. Meza ematen Aita Santua, Erroman. Ardoa bedeinkatzeko altxatzen du kaliza, eta semeak: "Aitatxo, gizon horrek zergatik irabazi du kopa?"


Aitona eta gaztea


Familia batean denak biltzen omen dira Eguberrietan, eta gazteak aitonari galdetzen dio:

- Aitona, aitona! Ikusi al duzu nire tripa?

- Ez, eta zuk pasilloko elefantea?


Anbulatorioan


Gasteizko Anbulatorioan entzuna: "Hirurogeita bost urte dauzkat. Ez dago gaizki nire adineko pertsona batentzat!"


Afaria


Gizon-emakume batzuk, pinpirin-pinpirin jantzita, afaltzen ari dira mahai borobil batean eserita. Halako batean, gizon lodikote batek: "Krrroook". Guztiak zurbil geratu dira, isilik. Korrok egin duen gizonak ondoko emakumeari begiratzen dio, eta non esaten dion: "Lasai, emakumea! Neu izan naizela esango dugu!".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago