Xahmaran, Jon Arretxe

hirinet 2012ko api. 18a, 10:23

xahmaran
Oraingoan idazle bizkaitarra nobela beltzera hurbiltzen da, hala ere, Jon Arretxek ez du baztertzen bere aurreko lan guztietan bestelako kultura eta herrialdeak deskribatzeko duen grina hura. Hortaz, bidaia liburua eta nobela beltza dugu eskuartean, xenofobi
 a eta  kur duen gataz ka hizpide dituena, hain zuzen.

Familia kurdu baten istorio latza kontatzen duen liburu honek Istanbul-era eta Munich-era eramaten du irakurlea, bi hiri hauetako bizimodua plazaratuz eta turkiarren eta konkretuki, kurduen kultura eta bizimodua erakutsiz. Izan ere, kontatzen duen istorioa triste a    da oso; idazleak  esan bezala, “ohoretik desohorera doan bidaia da”. Kawa gazte kurduak bere ama gaixoa zaindu behar du eta etxera dirua eramateko jendea akabatzen du enkarguz. Egun batez, horrelako enkargu batek arazoak sortzen dizkio eta Munich-era alde egin behar izaten du. Bertan, Baran anaiarekin elkartzen da eta pixkanaka, bere bizitza suntsitzen hasten den errealitateaz jabetzen da. Gauzak ez dira, ordea, berak pentsatzen zituen modukoak.

Beraz, nobela bortitza eta krudela den honek errealismo handiko deskribapenak ditu bere baitan. Arretxeren liburu guztien esentzia mantentzen du eta xehetasunez betetako deskribapenak nonahi topa daitezke, idazlearen ukitu. Modu honetan, Istanbul hiriaren edertasuna eta giroa trebetasun handiz transmititzen du eta istorioa benetan krudela izan arren, bertako xarma guztia hauteman daiteke Xahmaran obran.



2012/ 04/ 18

Egilea: Saioa Fdz. De Arangiz

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide