ELI TOLARETXIPI ZORIONDU DU EMAKUNDEK LONDRESKO OLINPIADA KULTURALETAKO POESIA FESTIBALEAN PARTEHARTZEKO HAUTATUA IZATEAGATIK

hirinet 2012ko api. 18a, 20:51

Logo_Emakunde_redEmakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak bere poza agertu du eta zorionak luzatu dizkio Eli Tolaretxipi idazleari Londresko Olinpiada Kulturaletako Poesia Festibalean Espainiako ordezkari gisa parte hartzeko hautatua izan delako. Festibal honetan Olinpiadetan parte hartzen duten 204 herrialdeetako poetak bilduko ditu, 6.000 poeten artean aukeratuak izan direnak. Emakunderen ustez,  aukeraketa honek, Tolaretxipiren lana eta ahalegina saritzeaz gain, balio du baita ere emakumeek gure gizarteko  arlo guztietan egiten duten lana ikustarazten laguntzeko, emakumeek egiten duten lanari merezi duen balioa emateko eta helburu horrekin lan egiten jarraitzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide