Soldata diferentzia emakune eta gizonen arteko berdintasun eza eragin eta betikotzen duela gogoratu du emakundek

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Martinez de Luna 2012ko mar. 5a, 11:15

Logo_Emakunde_red
Bihar, otsailaren 22an, emakume eta gizonen  arteko soldata berdintasunaren aldeko eguna da
  • Egun, soldata diferentzia urtean 7.000 euro ingurukoa da
  • EAEn, zatikako ordutegia duten lanpostuen %85,3 emakumeek betetzen dute
Bihar, otsailaren 22a, Emakume eta Gizonen soldata berdintasunaren aldeko Eguna izanik Emakundek/Emakumearen Euskal Erakundeak gogoratu du soldata diskriminazioa dela gaur egun emakume eta gizonen arteko ezberdintasuna eragin eta betikotzen duen faktoretako bat.  

INEren  “Encuesta de estructura salarial” delakoan jasotzen denez, Emakume eta gizonen arteko soldata diferentzia 7.139,50 eurokoa da (Emakumeak: 19.771,80/ Gizonezkoak: 26.911,40). Sektoreak kontuan izanda, diferentzia handienak zerbitzu sektorean ematen dira, hain justu, emakume gehien duen sektorea. Erdi-beheko lanpostuetako soldatak kontutan hartzen baditugu, gizonena 100 bada, emakumeena 67 eta 65 artekoa da.   Europan, EBko herrialdeetan soldata diferentzia %17,4koa dela kalkulatzen da, eta Espainian %25,6koa.

Datuak argiak badira ere, askotan iritzi publikoak zailtasunak izaten ditu diskriminazio hau eragiten duten faktoreak zehazteko, eta, ondorioz, gai honetaz gizarteak duen kontzientzia ez da izaten arazoaren garrantzi eta larritasunaren neurri berekoa.

Lan munduan ematen den zeregin bereizketa da era honetako diskriminazioaren jatorrian dagoen faktoretako bat. Lanpostuen bereizketa bertikal eta horizontalak zenbait lanpostu konkretuetara bideratzen du emakumea edo lidergo postuetara heltzea galarazten dio. Bereizketa honen ondorioz, emakumeak ugarien diren hainbat lanpostu daude, eta ordainsaria eskasagoa izaten da hauetan.

Honekin batera, kontuan izan behar da askotan emakumeak malgutasun handiagoko lanpostuak aukeratzen dituela lanean eta familian dituen eginbeharrak orekatu ahal izateko, honek aipatutako zeregin bereizketa indartzen duelarik. Ondorioz, zatikako ordutegia duten lanpostuetan emakumeak nagusi dira mundu osoan. Konkretuki, EAEn zatikako kontratua duten lanpostuen % 85,3koa emakumeek betetzen dituzte, INEren biztanleria aktiboaren Inkestaren arabera. Era honetara,  EAEn lan egiten duten 10 emakumeren artean, 2,7k dute kontratu partziala, eta gizonen kasuan proportzio hori 3,8koa da 100en artean.

Ez dugu ahaztu behar sektore informalean lan egiten dutenen gehienak emakumeak direla. Oraindik portzentaia handi batean emakumeei egokitzen zaien familia eta etxeko lanaren ardurak galarazi egiten dio sarritan emakumeari lan munduan gizonarekin berdintasunez lehiatzeko aukera.

Hainbat lan eremutan gizonezkoen presentzia nagusi izanik, hauek jasotzen dituzten ordainsari osagarriek oraindik gehiago handitzen dute batzuk eta besteen arteko soldaten arteko diferentzia, oinarrizko soldaten gainetik.

2012/02/21

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago