'Biolentzia politikoaren memoriak, 1976-1978' liburuaren aurkezpena eta solasaldia

Euskararen Agenda 2014ko azaroaren 24a

Emilio Lopez Adan «Beltza» gasteiztar idazleak bere azken liburua aurkeztuko du, «Biolentzia politikoaren memoriak, 1967-1978». Liburuak oroitzapen politiko pertsonalak ekartzen ditu gogora hainbat eta hainbat garaiko dokumentu eta artikuluekin batera. Federiko Krutwig, Txillardegi, Henri Lefebvre eta Mark Legasseren idatziez gain, ETA edo beste talde batzuen zenbait agiri ere elkartuak bertan.

«Biolentzia politikoaren memoriak, 1967-1978» liburuaren aurkezpen eta egilearekin solasaldia

Noiz? ABENDUAren 4an, ostegunean, 19.00etan

Non? ZAPATENEO Kultur Elkartea (Zapatari 93) Gasteiz

Antolatzailea: Zapateneo

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago