Patata “Baltzak”

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Martinez de Luna 2012ko ots. 21a, 13:26

Osagaiak:

  • Txipiroiak eta tinta   
  • Tipula            
  • Porrua                                   
  • Baratxuria
  • Tomatea                   
  • Salda                          
  • Ardo beltza               
  • Patatak

Hasteko,  barazki guztiak xehatuko ongi garbitu ondoren. Noski, piper berdeen kasuan zoztorrak eta haziak arraso kenduko dizkiegula. Hori egin ondoren, ontzi batean izanen ditugu erabat xehatuak tipula, piper berdea,  porrua, tomatea eta baratxuri bi ale. Erabili ahal dugu poteko tomatea ez baldin badugu freskoa zuritzen eta hazi kentzen ibili nahi.

 

 

Hori guztia egina dugula, ongi batean oliba olio bost bat koilarakada paratuko ditugu. Gero, ontzia bera sutan jarri eta olio franko bero izan arte itxaronen dugu. Halaxe dagoenean, aitzinetik xehaturiko barazki guztiak paratuko ditugu egiten, baina gogorrenetik gurinenera, hots, lehenik tipula, gero piper berdea, gero porrua, segidan tomatea eta akabatzeko, baratxuri bi aleak ongi xehatuak. Lehenago egin daitezen gatza emanen diegu horrela eginez izerditan lehenago hasiko baitira. Dena sutan izan beharko dugu bueltaka  ongi- ongi beratu arte. Bitartean, txipiroiak garbituko ditugu.

Aurreko osagaiak beratz-beratz daudenean, salda erantsiko diegu, baita ardo beltz pixka bat ere. Irakiten utziko dugu eta halaxe bost bat minutuz izan denean, txipiroien tinta erantsiko diogu eta dena ongi nahasi ondoren sutan kontuko dugu hamabost bat minutuz. Denbora hori pasatu ondoren, sua itzali eta iragazki txinatar batetik pasatuko ditugu osagaiak fin-fin geratu dadin saltsa bera.

Emanen dugun hurrengo urratsa patatak zuritzearena izanen da. Zuritu eta garbitu ondoren, puskatuko ditugu, baina zatiak kraskatuz. Ondoren, lapiko batean olio pixka bat jarriko dugu eta hura bero denean, patata zatiak erantsiko ditugu, baita gatza pixka bat ere. Patatei  oilotan  bizpahiru buelta eman ondoren, salda paratuko diegu patatak arraso tapatu arte. Irakiten utzi behar diegu patatak erabat eginak izan arte. Orduantxe ontzi berean txipiroi puskatuak eta tinta paratuko ditugu eta dena elkarrekin egosten utziko dugu txipiroiak bigun bigunak izan arte.

Halaxe eginez gero, prest dauzkagu gure patata “baltzak”.

 

Egilea: Patxi Irigoien Goia

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago