Arrautzopil anitzak

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Martinez de Luna 2012ko ots. 21a, 13:03

OSAGAIAK:

  • · Tipula eta aliolia: tipula, olioa, gatza, poteko maionesa eta baratxuria
  • · Pikotxo piperrak eta odolkia: Odolkia, tomate frijitua, pikotxo piperrak
  • · York udaizapiko eta gasnarekin: York urdai azpiko xerrak eta gazta xerrak

Nola egin:

Urrats komuna:

Lehen urratsa  bada patatak zuritu eta xehatzearena.  Neu ez naiz lagunegia patatak kubotxoetan zatitzearena eta nahiago dut “patata-losa” txikitan xehatzen baditugu.  Halaxe ditugunean patatak, zartagin batean olioa jarriko dugu berotzen. Beroegi izan gabe, patatak bertaratuko ditugu eta bueltak emanen frijituko ditugu pixka bat gorritu arte. Prozesuaren hasieran patatak gazituko ditugu. Gorritzen hasten direnean, bitsadera baten laguntzaz aterako ditugu paderatik  ontzi batera.  Patatei eskatu adina arratza xehatu behar dizkiegu gainean, eta horretarako onean dugu banan bana xehatzea arrautzak. Gero, padera olio pixka batekin jarriko dugu berotzen eta franko bero denean, arrautzopila masa botako dugu bertara arrautza egin arte eta eman behar diren bueltak emanez. Bueltak emateko badaukagu plater baten laguntza izatea.

 

 

Orain arte aipaturiko behin eta berriz eginen dugu patata arrautzopila bakoitzarekin, gero, patata gabeko bertze arrautzopila bati jarriko baitizkiogu gainontzeko osagaiak. Salbuespen bakarra izanen da York urdaiazpiko eta gaztarekin bete beharreko patata arrautzopilarekin saiatu eginen baikara osagaiak erdian sartzen. Bertzeekin osagaiak aparte prestatuko ditugu eta arrautzez eginiko bertze arrautzopila baten eta patata arrautzopilaren erdian sartzen saiatuko gara.

URRATS BEREZIAK:

Tipula eta ailiolia:

Tipula zuritu eta xafla fin finetan xerratuko dugu. Gero lapiko batean oliba olio hiru b

at koilarakada jarriko ditugu epeltzen eta tipula xerratu bertara erantsi. Gatza pixka bat eman eta estali eginen  dugu lapikoare

n tapakiarekin,. Tipulak beratz beratza geratu behar du eta horretarako noizean behin bueltak eman behar dizkiogu su motelean dagoen bitartean.

Ailiolia egiteko, aldiz, onena dugu poteko maionesari baratxuri ale zuritu baten laurdena erantsiz egitea. Baratxuria arraso desegiteko irabiagailu elektrikoa erabiliko dugu.


Pikotxo piperrak eta odolkia:

Oraingoan, odolki masa hestetik ateraz hasiko gara. Gero, hura papurtuko dugu eta tomate frijitu pixka batekin nahasi ondoren, lapiko batean irakin bat emanen diogu odolkiaren kolorea marroia izatetik beltza izatera pasatu arte. Ondoren masari berari poteko pikotxo piper zatituak botako dizkiogu eta dena ongi nahasi. 


 

Tomate frijitu, saltxitxak eta gasnarekin:

Kasu honetan saltxitxa txikiak, tomate frijitua eta gasna erabiliko ditugu.  Behin patata arrautzopila egina dugula, bertze arrautzopil bat eginen dugu saltxitxak erditik moztuta eta tomate frijituarekin jolastuz.

 

York urdaiazpiko eta gasnarekin:

Honako arrautzopila hau egitean, patata arrautzopilaren masa bitan erdibanatuko dugu.  Zartagina oliba olio pixka batekin franko bero dugunean, masaren erdia baino pixka bat gehiago paratuko dugu bertan eta egiten ari den bitartean, York urdaiazpiko xerrak eta gasna xerrak jarriko ditugu bere gainean.  Denbora anitz galdu gabe eta hori egina dugunean, geratzen zaigun gainontzeko patata arrautzopila masa botako diogu gainera. Horrela eginez lortuko dugu patata arrautzopila itxia izatea eta bere barnean York urdaiazpikoa eta gasna izatea.

Egilea: Patxi Irigoien Goia

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago