Lazarraga Sariak Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak antolatzen dituzte, bi urtean behin, Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritu eta haien ahalegina aitortzeko helburuarekin. Azaro amaieran bildu zen epaimahai kalifikatzailea eta 26 finalisten artean aukeratu zituzten bost irabazleak. Irabazleen berri ekitaldian bertan emango da.
Hauek dira finalistak:
- Oreka Information Technologies S.L.
- IKA euskaltegia
- VISESA
- Urtxintxa Eskola
- Ikaslan Araba - Laneki
- Besa upategia
- Electra Vitoria Koop. E.
- San Bizente Ikastola, Koop. Elk.
- Agirre Lekue Farmazia
- Argi Argiztapena
- Hala Bedi Irratia
- Biona Estudio
- EKAIA eko-gestión
- Ardatza aldizkaria
- Gasteizen.com albistegia
- EGA Master
- Oihaneder Euskararen Etxea. Lazarraga Kultur Elkartea
- ADI Zentro Grafikoa
- Andoni Landa
- Manex Agirre
- Gontzal Fontaneda
- Iñaki Martinez de Luna
- Sabin Salaberri
- Jose Mari Velez de Mendizabal
- Pou Anaiak
- Aner Garmendia
Epaimahaia honakoek osatu dute: Blanca Lacunza Arabako Foru Aldundiko Ekonomi Sustapenerako zuzendaria, Rober Gutiérrez Bai Euskarari Ziurtagiria Elkarteko zuzendaria, Patxi Martínez de Marigorta Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuburua, Olaia Arrieta Merkataritza eta Industria Ganbarako Merkataritza Zerbitzu eta Lege Euskarriaren koordinatzailea, Edurne Parro Arabako Merkataritza Federazioko ordezkaria, Aitor Otaola SAEko ordezkaria eta Jokin Larrañaga Arabako Foru Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuburua.