Gazteek etxebizitza edukitzeko eskubidea aldarrikatuko dute hiriko hainbat mugimenduk

hirinet 2014ko aza. 24a, 01:00

"Gaur egungo gizartean diruak jendearen beharrak eta eskubideak asetu ordez, jendea menperatzen du.

 Horrek kalitatezko bizitza baterako minimoetara ez heltzean eta oinarrizko eskubideak ez izatean eragiten du". Etxebizitza edukitzeko eskubidea defendatzeko helburuz, abenduaren 11n, osteguna,  Gazte Manifestazioa antolatuko da.

 

Hori dela eta, Gasteizko hainbat mugimendu batu dira gazteek etxebizitza edukitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Bildu diren mugimenduak hurrengoak izan dira: Elkartzen, Errotako Gazte Asanblada, Judimendiko Gazte Asanblada, Ernai, Gasteizko Gaztetxea, Trikuarri Gazte Asanblada, Errekaleor Bizirik!, Ikasle Abertzaleak, GKK, GUET, Naturarekin Bat!, Ikasle Blokea, Arkillos etxe okupatua, Gazteiraultza gazte proiektu komunikatiboa, Okarizuko Gazte Asanblada eta Haraba! proiektu komunikatiboa.

 

"Gaur egun jende askok 1.000 euro irabazten ditu hilero eta oso zaila da diru horrekin bizitzea kontuan hartzen bada etxeen alokairuak 700 euro ingurukoak badira", azaldu dute mugimendu hauek. Horregatik, bestelako etxebizitza eredu bat planteatu nahi dute; epe motzerako baita luzerako alternatibak planteatzen dituzte.

 

Alde batetik, epe motzari dagokionez eta kontuan hartuta Gasteizen 10.000 etxebizitza huts dauden bitartean beste etxebizitza berri batzuk eraikitzen ari direla, mugimendu hauek etxe hutsak okupatzearekin bat egiten dute. Beste aldetik, epe luzerako, planteatzen dute etxe hutsak herritarrei eskaini beharko liratekeela.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide