ALEAren 65.000 aurkezpen zenbaki banatuko abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunean

hirinet 2014ko aza. 27a, 01:00

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta aurten GEU elkarteak urtarrilaren 16an kalean izango den ALEA astekariaren aurkezpen zenbakiaren banaketa masiboa egingo du.

 

Euskara hutsezko aldizkari berri honen 0 ale honek azaroaren 29an Oihaneder Euskararen Etxean egingo den aurkezpen jaian argia ikusiko du eta egun batzuk geroago, argitalpenaren banaketa masiboa egingo da.

Helburua, ALEA ahalik eta toki gehienetara heltzea izango da eta horretarako, 65.000 ale banatuko dira Araba guztian.

 

Banaketa masibo hau aurrera eramateko zuen laguntza ezinbestekoa da. Jarraian banaketa egiteko zehaztu dituzten banaketa orduak eta puntuak daude zehazturik, hartu agenda eta esan zer-non-noiz parte hartzeko prest zauden.

 

o 05:30-06:30 Michelin eta Mercedeseko sarreretan

o 07:30-08:30 Eusko Jaurlaritzako ate nagusian

o 07:30-09:00 Txagorritxu eta Santiago ospitaletako sarreretan

o 08:45-10:00 Arabako Unibertsitate Kanpusean. Elkartzeko tokia: Pabiloia

o 13:30-14:30 Michelin eta Mercedeseko sarreretan

o 14:45-15:30 Txagorritxu eta Santiagoko sarreretan

o 18:00–20:00 Banaketa kalean (tabernak, ile-apaindegiak, hortz klinikak, Kultur Etxea, museoak, anbulategiak, jendea…)

  • Alde zaharra eta erdigunea. Oihaneder Euskararen Etxea
  • Arana-Aranbizkarra. Amaia zentroa
  • Arriaga-Lakua. El Galeon taberna (Jacinto Arregi, 5)
  • Coronación- El Pilar-Errota. Tucky taberna (Santo Domingo plaza)
  • Judimendi-Santiago-Santa Lucia. Igarri taberna (Pio XII, 16)
  • Arantzabela- Salburua. Sarburuko lagunek bi hitzordu zehaztu dituzte 11:00etan eta 17:00etan Salburuako Eroskin
  • Ariznabarra-Zabalgana. Zabalgana Batuz auzo elkartean (Zabalganako etorbidea, 46)
  • San Martin – Txagorritxu. Eskua taberna (Gasteiz hiribidea, 91)
  • Zaramaga. Ed(3)n (Panama, 11, GEU elkartearen ondoan)
  • Adurtza- Mendizorrotza. Baratxo taberna (Txirula, 21)

 

o 20:30 Itxiera topa kolektiboa:

  • Erdigunean: Txinbo taberna (Aiztogile, 57)
  • Beste auzoetan zerbait antolatzen bada horren berri emango dizuegu

 

Horrekin batera, Araba osoko eskola, euskaltegi, enpresa eta herri desberdinetan egingo da banaketa masiboa. Parte hartzera animatzen bazara deitu edo idatzi: info@arabakoalea.info  // 625 23 16 03

 

Informazio gehiago: www.arabakoalea.info

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide