Lopez de Gereñu lehiaketaren Internet bidezko sariaren irabazlea aukeratzeko epea zabalik azaroaren 25era arte

hirinet 2014ko aza. 19a, 01:00

Euskarak Arabako gizartean izan duen lekua jakinaraztea helburu duen Gerardo Lopez de Guereñu lehiaketan parte hartzeko epea amaituta, orain parte hartu duten bideoan guztien artean gustukoen duzuna aukeratzeko unea da.

 

 Lehiaketa hirugarren edizio honetan 60 bideo inguru aurkeztu dira eta datorren azaroaren 25era bitartean, horien artean bat aukeratzeko epea zabalik egongo da, Internet bidezko sariaren irabazlea aukeratzeko.  Botoa www.nibanaxarabakoa.com web gunearen bidez eman behar da. Botoa ematen duten lehenengo 300 lagunentzat oparia egongo da eta aldiz, boto gehien jasotzen dituen bideoak 250 €ko smarto phone-a irabaziko du.

Internet bidezko sariaz gain, beste sari hauek banatuko dira. Epaimahai batek aukeratuko ditu  hauek.

 

·         12-16 urte arte: 1 eta 2. Sariak (banaka )

·         17-30 urte arte: 1 eta 2. Sariak (banaka)

·         12-16 urte arte: 1  saria (taldeka )

·         17-30 urte arte: 1  saria (taldeka)

 

Abenduaren 3an Lopez de Gereñu lehiaketaren sari banaketa ospatuko da.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide