Euskaralagunak, Gasteizko euskaldunon sarea

Euskararen Agenda 2014ko azaroaren 19a

Gasteizko esparru askotako euskaltzaleok esku artean dugun proiektu baten berri eman nahi dizugu: "Gasteizko Euskaralagunak" egitasmoa. Azaroan hainbat topaketa antolatu dugu egitasmoaren berri emateko eta zu bezalako Gasteizko euskaldunen ekarpenak jasotzeko.

Euskaralagunak TOPAKETAK, noiz eta non?

  • Azaroaren 19an, asteazkenean, 19.00etan, Oihaneder Euskararen Etxean (Alde Zaharra)

Azaroaren 20an, ostegunean, 19.30ean, Zabalganako Auzo Elkartean (Zabalgana Hiribidea, 46)
  • Azaroaren 27an, ostegunean, 19.00etan, Salburuako Auzo Elkartean (Estrasburgo pasealekua, 17)
  • Azaroaren 29an, larunbatean, 11.30ean, Amaia zentroan (Benito Perez Galdos - Aranbizkarra)
  • Informazio gehiago: Euskaralagunak bloga

    Kontaktua: euskaralagunak@gmail.com

     

    Izan zaitez ALEAkide!

    ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

    Informazio gehiago