Gaitzak jotzen duen gaixoa erraz senda daiteke tratamendu arin batez. Horretarako, Osasun Sailak unitate berezi bat jarri du Txagorritxuko ospitalean, eta bertan Xuxen zuzentzaile ortografikoa oparitzen zaio eriari, hurrengo batean ondorio kezkagarriagorik sor ez dadin (esate baterako, Txorta-unitatea ireki behar ez izateko).
