Gasteizko Harresiak Herritaron Martxa egingo du abenduaren 20an

hirinet 2014ko aza. 12a, 01:00

Abenduaren 20an Gasteizko Harresiak Herritarron Martxa antolatuko du, Segiko kide izatea leporatuta Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazteei babesa adierazi nahian.

 

Herritarron Martxa izena jarri diote eta Konpromisoak batuz, epaiketak gelditu! lelopean abenduaren 20an, 18:30ean abiatuko da Artiumetik. Ekimenaren helburua Auzitegi Nazionalak 28 pertsonen kontra egindako epaiketa salatzea eta haiekiko konpromisoa adieraztea izango dada. “Herri gogoaren erakusgarri eta herritarron indar, guztion eskubideen kontrako erasoak bukatzeko bidean pauso garrantzitsu bat” dela aipatu du Gasteizko Harresia mugimenduak, Eskoriatza-Eskibel jauregiaren parean egindako prentsaurrekoan.

 

Baina hori ez da xede bakarra; martxa honen bidez hurrengo hilabetetan lekua hartuko duten antzeko gertaerak ere salatu nahi dituzte. Ez da  Gasteizko Harresiak elkartasuna erakusten duen lehenengo aldia, beste batean giza kate jendetsu bat antolatu zuten, besteak beste. Dena den, abenduan antolatuko duten martxarekin beste pauso bat eman nahi dute; “herritarren konpromisoak batu nahi ditugu, epaiketa politikoak behin betiko gelditzeko”.

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide