Jardunaldiaren bigarren saioa azaroaren 25ean, asteartean, 18.30etik 20.30era bitartean izango da.
Udalaren Euskara Zerbitzuak eta Euskaltzaleon Topaguneak, GEU elkartearen laguntzarekin, prestatu dituzten jardunaldi hauekin ume eta gaztetxoen aisialdian zein euskalduntzean interesa, kezka edota funtzio-ardura dituzten guraso, hezitzaile, irakasle, eta aisialdi, kultura edo euskara elkarteetako kide eta udal teknikariak elkartzea da. Horrez gain, Gasteizko egoera eta aukeren gainean gogoeta partekatzeaz gain, aurrera begirako elkarlanerako aukerak eta lehentasunak identifikatuko dira.
Datuek argi erakusten dute azken bi hamarkadetan euskararen ezagutzak igoera handia izan duela gasteiztarron artean, batez ere, gazteenen artean. Hogei urte edo gutxiagoko gazte gasteiztarren arteko %70 inguruk badaki euskaraz hitz egiten eta horiez gain, beste %20 ulertzeko gai da, hitz egiteko erraztasun handirik ez badu ere. Erabilera ere areagotu da, nahiz eta, igoera hori oso txikia izan, ezagutzan izandakoarekin konparatuta. Egoera horren aurrean hainbat dira antolatzaileek jardunaldi hauetan argitzen saiatuko diren galderak: Zerk trabatzen du ezagutzatik erabilerarako jausia? Zer egin dezakete gurasoek ? Zein dira eskolaren mugak? Zergatik dira inportanteak eskolaz kanpoko jarduerak? Aisialdi antolatuak zer garrantzi du? Zergatik? Eta horren artean, kirolak ? Kultur sormenak eta kontsumoak eragina dute? Nola sortu eta elikatu ahal dira euskaraz bizitzeko nahia eta ohitura?
Horrela, Gasteizko egoera eta aterabide posibleen argazkia egin nahi dute antolatzaileek, interesa edo kezka duten guztiekin eta bereziki; euskararen normalizazioan, hezkuntzan, aisialdian, kirolean eta kulturan ardura eta funtzioa dutenekin.
Jardunaldiaren bigarren saioa azaroaren 25ean, asteartean, 18.30etik 20.30era bitartean izango da.
Parte hartzea irekia eta doakoa izango da. Hala ere, antolakuntzak parte hartzea jakinaraztea eskertuko luke, jolasabainogehiago@gmail.com helbidera idatziz.