Haurrei zuzendutako ikuskizun berezia eskainiko dute Eneko Etxegarai eta bere lagunek. Liur Azeria liburu berria aurkezteko, Pako Eizagirre ipuin kontalari arituko da, Eduardo Rodriguez irudigileak marrazkiak egingo digu zuzenean eta haurrek ere izango dute beren marrazkiak egiteko aukera!
Noiz? AZAROAren 15ean, larunbatean, 12.00etan
Non? ELKAR ARETOAN (San Prudentzio 7, Gasteiz)
Informazio gehiago: Elkar
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.