Lurra taldearen 'Akatsa sisteman' disko berria

hirinet 2014ko aza. 25a, 01:00

Lurra taldearen izenak, hitz bakarrean, esanahi asko biltzen ditu: apaltasuna, berotasuna eta amorrua, besteak beste. 

“Heart blues” abestian dioten moduan, haien helburua “gure bihotzen neurriko” musika egitea da.

 

Talde honek “Akatsa sisteman” deitutako disko berria atera du, 5GORA diskoetxeak editatua. Proiektu hau, Iñigo Muguruzak eta Ane Garciak zuzendutakoa, uda honetan grabatu da Ereñozuko Aieka estudioan, Pello Gorrotxategi teknikariaren esku.

 

Giro eta kolore desberdinez betetako diskoa izateaz gain, ere xehetasunez beteta dago; alde batetik, ikaragarrizko letrak biltzen ditu eta, bestetik, soinu ñabardurek garrantzi handia daukate. Disko honetan, beste diskoekin konparatuz, estilo musikal gehiago jorratzen dituzte: blues, ska, reggae eta indie-folk, besteak beste.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azaroak 28: Kataku (Bera) 21:00

Abenduak 6: Ahotsenea (Durango)

Abenduak 20: Kabigorri (Irun) 23:00

 

 

 
 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide