Korrika 19 martxoaren 19tik 29ra ospatuko da Euskahaldundu! lelopean

hirinet 2014ko azaroaren 7a

Badator Korrika 19! Atzo Bilbon aurkeztu zuten 2015ean izango den 19. edizioa, Korrika arduradun Asier Amondok, AEKren Koordinatzaile Nagusi Mertxe Mugikak eta AEKren Artezkaritza kideek.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 19an, Urepelen hasi eta martxoaren 29an Bilbon bukatuko da. Edizio honen lelo eta mezu nagusia Euskahaldundu! da.

Bestalde, Korrika 19k eta AEK-k Durangoko Azoka omendu nahi du. Herri honek auzolanean eta elkarlanean lorpen handiak egin ditu. Ia 50 urteko ibilbidea dauka, 2015ean, 19.Korrika burutuko den urtean, alegia, beteko baitu mende erdia.

 

 

 

 

Informazio gehiago: Korrika 19

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago